Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du datorren astelehenean, martxoak 4, 19:00etan, kultur etxean.
Gai bakarrarekin emango dio hasiera 2013. urteko topaguneari. Orioko mugikortasunaren inguruan hitz egingo dute topaguneko kideek eta udal ordezkariek. Horretarako, Topagune Berdeak egindako mugikortasun txostena izango dute ardatz; horren inguruan Udalak egin duen balorazioa azalduko dute udal ordezkariek eta, ondoren, gaia eztabaidatuko da.
Topagune Berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan.
Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera.