‘Topagune berdea’ ostegun arratsaldean bilduko da

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean, abenduak 20, 19:00etan, kultur etxean.

Topagune berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan.

Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera.

Aztertuko diren gaiak

Osteguneko bileran gai nagusi bat aztertuko da:

GAI NAGUSIA: Mahai gainean dauden proposamenak aztertu eta ikasturte berriko gai monografikoa zein izango den aukeratzea.