Trafiko aldaketak Bisiguaren Festa dela eta

Bisiguaren Festa Orio Estilora ospatuko da asteburuan eta, hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan.

Bisiguaren Festa ospatuko da ostegun arratsaldetik igande arratsaldera arte eta, hori dela eta, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, uztailaren 16ko 14:00etatik uztailaren 19ko 21:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

? Herriko sarrera Kaia kaletik izango da.

? Herriko irteera Txanka-hondartza bidea erabiliz egin beharko da.

? Aparkamendu gisa Ubegun Poligonoa erabiliko da.

Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizue Udalak.

Eskerrik asko aldez aurretik.