BISIGUAREN FESTA HEMEN DUGU AURTEN ERE

Iaz bezala aurten ere Bisiguaren festa arrakasta handia izaten ari da. Izan ere, dagoeneko antolatuko diren bost otordutako sarrera denak saldu dira.

Azpimarratu beharra dago oriotarren artean oso erantzun ona izan duela. Izan ere, erreserbak egiteko lehenengo astea oriotarrei bakarrik eskaini zaie eta egun horietan erreserba gehienak egin dira.

Bihar, uztailak 16 gauean hasiko da festa eta igande arratsalde arte iraungo du. Honako hau izango da egitaraua:

Uztailak 16 osteguna

18:00 Sagardo, ardo eta talo dastaketa plazan.

20:00 Inaugurazioa

20:30 Afaria, postre garaian “Egunsentia” Otxoteak emanaldi txiki bat egingo du.

Uztailak 17 ostirala

18:00 Sagardo, ardo eta talo dastaketa plazan.

20:30 Afaria, postre garaian