Trikitixa eta pandero topaketa Orion

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hiru ekitalditan parte hartuko dute

TRIKITIXA ETA PANDERO TOPAKETA

Maiatzaren 12an, larunbatean, Trikitixa eta pandero topaketa ospatuko da Orion.

Gipuzkoako 14 Musika Eskolatatik etorriko dira, 184 trikitixa eta 89 pandero jotzaile.

Goizeko 11:30etik 12:30era bitartean, Orioko kaleetan barrena joko dute. Ondoren, 13:00etan Arranpla ondoko plazan, kontzertua eskainiko dute denek batera.

OLATU TALKA DONOSTIAN

Larunbat arratsaldean Olatu Talkaren ospakizunean parte hartuko dute, Danbolin Musika Eskolako bandako 25 ikaslek. Kontzertua 19:00etan izango da, Donostiako Gros auzoan, Katalunia plazan.

FLAUTA TOPAKETA.

Larunbat arratsaldean baita ere, Danbolin Musika Eskolako flautako ikasleak Astigarragara joango dira, hango Musika Eskolan egingo den Flauta topaketan parte hartzera.