Ostiral gauean, urriak 28, kontzertua izango da Orioko Unar tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Izer, Astiazaran eta Lutxurdio izeneko taldeak joko du. Taldeak trikitixa musika egiten du, estilo klasikoan.
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai?
programaren barruan antolatu da. Sarrera doan izango da.
‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai?
programan: Kalakari, Kamel Ziani, Unar eta Salatxo.