Turismo Bulegoa Aritzaga kalean izango da gaurtik aurrera

Gaur, maiatzak 11, Iturriaga Jauregitik Aritzaga kalera aldatu da Turismo Bulegoa. Bisitariengandik hurbilago egongo da aurrerantzean, eta irisgarriagoa izango da. Ohiko ordutegia izango du, eta ekainaren 13tik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira.

Ordutegia:

  • Asteazkenetik larunbatera: 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Astearte eta igandeetan: goizetan bakarrik, 9:30etik 13:30era.
  • Astelehenetan: itxita.

TurismoBulegoBerria02.jpg

Mutiozabalgo ate irekiak

Ostiralean, maiatzak 13, Balearen Egunaren inguruan antolatutako programa zabalaren barruan, Mutiozabalgo ateak zabalduko ditu Udalak aurrenekoz. Ontziolaren zaharberritze lanen emaitza ikusteko aukera izango dute herritarrek 17:00etatik aurrera.

Aurrerantzean Albaola Itsas Kultur Faktoriak kudeatuko du ontziola, Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Ostiraleko ate irekietako saioan, Mutiozabal ontziolari buruzko informazioa eta proiektuaren xehetasunak emango ditu Albaolak.

Era berean, 5-12 urte bitarteko haurrentzako tailer edo dinamizazio-saioak egongo dira, Balearekin lotura izango dutenak. Ordu erdiko lau dinamizazio-saio egingo dituzte, 19:00ak arte. Saio horietan parte hartzeko, izena eman behar da Turismo Bulegoan (943 83 55 65 telefonoan edota orioturismo@gmail.com helbide elektronikoan).

Bisita gidatua

Larunbatean, bestalde, itsas ondareari buruzko bisita gidatua egingo da goizeko 10:00etan hasita, Begi Bistan-en bidez. Parte hartzeko, Turismo Bulegoan eman behar da izena.