Turismo eta Kultura zinegotziaren oharra 40 Principales-en kontzertuaren harira

Lourdes Salsamendi Kultura eta Turismo zinegotziaren oharra:

 

“Turismo-ko  zinegotzi gisa oso interesgarri iruditzen zait atzoko akitaldiak bezalakoak antolatzea Orion.

 

Ekitaldi honen kostua handia da Udalak bakarrik  antolatzeko, horregatik iruditzen zait Ostalariek eta Merkatariek bat egin behar dutela Udalarekin honelako ekintzak burutzeko.

 

Gai hau bideratzeko irizpide batzuk proposatzen ditut:

– Kokapena denon artean adostea.

– Euskara bermatzea, bai musika aldetik eta bai publizitate aldetik.

– Herriko  taldeek nahiko balute honelako ekintzetan parte hartzea  plataforma gisa ona izan baitaideke beraientzat.

Bestalde, beste jaialdi mota batzuk ere antolatu daitezkela iruditzen zait eta guztien artean landu daitezkela, adibidez, indar gehiago duen Orio rock bat antolatu, hau da 40 principales-erako bideratu den dirua beste formato honetarako erabiltzea. 

Aukera hau  niri pertsonalki asko gustatzen zait, jarraipen bat eduki dezakelako  datozen urteetan.

 

Baiña 40 principales-ek duen oihartzuna  herriarentzako ona izan daitekeela ere iruditzen zait.

 

Lourdes Salsamendi. ”