Turismo teknikari eta kanpineko zuzendari lanpostuetako deialdien lehen azterketa martxoaren 23an egingo da

Udalak publiko egin ditu bi iragarki, martxan dituen bi deialdi hauei dagozkienak:

Iragarki horien bidez, Udalak onartu egin ditu deialdian parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, epaimahaia izendatu du eta lehen azterketarako egunak eta orduak ezarri ditu.

Lehen azterketak martxoaren 23an izango dira

Bi lanpostuetarako azterketak egun berean egingo dira Orioko kultur etxean:

  • Martxoaren 23an, 10:00etan: udal kanpineko zuzendaria hartzeko deialdiaren lehen azterketa.
  • Martxoaren 23an, 12:00etan: Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikaria hartzeko deialdiaren lehen azterketa.