Txakurrek libre ibili ahal izango dute, toki jakinetan eta ordutegi jakin baten barruan

Udalak aldaketa bat onartu du aurten animaliei buruzko ordenantzan eta, horren arabera, txakurrek libre ibiltzeko aukera izango dute ordutegi eta toki jakinetan. Gainerako toki eta orduetan txakurrak lotuta eraman behar dituzte beren jabeek.

Txakurrak libre ibiltzeko toki eta orduak honako hauek dira:

  • Diketik Ortzaika artean, neguan 18:30etik 10:00etara, eta udan 19:30etik 10:00etara.
  • Anbulatoriotik hondartza artean, neguan 18:30etik 10:00etara, eta udan 19:30etik 10:00etara.
  • Hondartzan, neguan 18:30etik 10:00etara; eta Aste Santutik urriaren 1a arte honako ordutegian bakarrik: 21:00etatik 06:00etara.

Edozein kasutan, libre ibiltzeko aukera izango dute, bakar-bakarrik, arriskutsu ez diren txakurrek eta erasoengatik aurrekari erregistraturik ez dutenek. Horiek beti lotuta joan behar dute.

Ordenantzak ezartzen dituen beste arau batzuk

  • Debekatuta dago bide publikoan eta orubeetan hegazti, txa­kur, katu eta kaleko beste edozein animaliari janaria ematea «hartarako berariazko baimen gabe».
  • Animaliak ezin izango dira balkoi, garaje, pabiloi, soto, azotea, lorategi edo horrelakoetan modu iraunkorrean lotuta eduki, eragozpenak sortzen badizkiete auzotarrei edo oinezkoei.
  • Debekatuta dago animaliak libre uztea herritar ugari dabilen aire zabaleko espaziotan edo jendearen­tzat irekitako lokaletan. Are ­gutxiago arrisku­tsuak izan daitezkeenak.
  • Kalean txa­kurrak kontrolatuta eraman behar dira, kate edo uhal bati lotuta (gehienez, 2 metrokoa).
  • Arrisku­tsuak izan daitezkeen txa­kurrak muturreko batekin eraman behar dira.
  • Debekatuta dago txa­kur-kakak uztea bide publikoetan, hondartzan, haur parkeetan, lorategietan eta oro har, apaindurako eta/edo per­tso­nen pasadizorako den edozein lekutan.