Txan magoaren ikastaroa kultur etxean

Udalak magia ikastaroa antolatu du Gabonetako programaren barruan. Ikastaroa lau egunekoa izango da (abenduaren 26an hasi eta 29an bukatu). Saioak bi ordutakoak izango dira, 10:30etik 12:30era.

NON

NON

Kultur etxean.

NORENTZAT

LH5 eta LH6ko ikasleentzat.

IKASTAROAREN GAIA

Magiako trikimailuak nola egin erakutsiko du Txan magoak. Ikastaro praktikoa izango da eta ikasleek aukera izango dute modu aktiboan parte hartzeko.

PREZIOA

Hogei euro.

IZEN-EMATEA

Udaleko Euskara Zerbitzuan eman behar da izena (943 83 03 46). Plaza kopurua mugatuta dago: gehienez, 12 lagun. Izena emateko azken eguna: abenduaren 22a, ostirala.