San Nikolas jaien balorazioa egiteko bilera

Udaleko Festa batzordeak bilera egingo du asteartean, abenduak 19, aurtengo San Nikolas jaien balorazioa egiteko.

Bilera kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta bertara gonbidatuta daude festen antolaketan parte hartu duten herritar eta talde guztiak.