Txanka-Hondartza bidea hobetzeko egiten ari diren obrak direla-eta, zirkulazioa moztuko da ekainean, hainbat momentutan.
Ekaineko asteburuetan bidea erabiltzeko aukera izango da; baina semaforo baten bitartez kontrolatuko da ibilgailuen pasaera, karril bakarra izango da-eta irekita.
Astean zehar, berriz, lanak uzten duten heinean irekiko da bidea. Irekita dagoenetan, semaforo bidez kontrolatuko da pasaera eta, itxita dagoenean, seinaleak jarriko dira, abisatzeko.
Barkatu eragozpenak.