Txanka-Hondartzako bidearen zati bat itxita izango da bi hilabetez

Autopistako sarrera-irteera egiteko lanak direla eta, datorren otsailaren 23tik aurrera, bi hilabetez itxita izango da Txankako errotonda eta hondartza lotzen dituen bidearen zati bat.

Itxiko den bide-zatia honako hau izango da: Bentako bidegurutzetik hasi eta San Martingo bidearen bidegurutzera bitartekoa.

Bidea, gainontzean, zabalik izango da eta, beraz, esate baterako, hondartzatik Benta aldera joan nahi dutenek aukera izango dute bidea erabiltzeko, orain arte bezala. Txankako errotondatik San Martin ermitara joan nahi dutenek ere ez dute eragozpenik izango, itxita izango dena bi bidegurutze horien arteko zatia bakarrik izango baita.

Barkatu eragozpenak.