Udalak Txukun enpresa kontratatu du, Aizperrotik Bentara bitarteko bide-zatian arboletako beheko adarrak kimatzeko. Martxoaren 15ean hasi dira lanean eta bizpahiru egunetan bukatuko dituzte egin beharrekoak. Lanaren kostua 1.500 eurokoa izango da.
Txanka-Igeldo errepidea asko erabiltzen da eta, azken aldian, arazo dezente zuten autokarabanek eta hondakinen kamioak, esaterako, ertzeko arboletako adarrak jotzen zituztelako. Horregatik erabaki du Udalak adar horiek kimatzea.