Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Xabier Zabala musikariak kontzertua emango dute Orioko kultur etxean datorren azaroaren 11n, 18:00etan hasita.
Kutxak sustatu eta finantzatutako ekitaldi bat da.
Hau da kontzertuaren izenburua: Txistu birtuosoa eta sentimenduak bat eginik. Betiko eta betirako
Kontzertuan uztartu egingo dira Bihurrikeritan
diskoko txistu bakarlariarentzako doinuak eta Xabier Zabalak sortutako beste doinu batzuk.
Garikoitz Mendizabalek txistua, silboteak eta xirulak joko ditu eta Xabier Zabalak, berriz, teklatu, eskusoinu eta programazioez arduratuko da.
Kontzertua doan izango da eta ordubete inguru iraungo du.