Enpresen aholkularitzarako teknikari bat kontratatuko du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak teknikari bat kontratatu nahi du, eskualdeko enpresei aholkularitza emateko.

Teknikaria aukeratzeko, lehiaketa-oposizioa jarri du martxan.

Azaroaren 18a da azken eguna, eskabideak aurkezteko.

Lanpostuaren eginkizun nagusia honako hau izango da: Urola Kostako 2011-12 Enplegu Plana garatzea eta eskualdeko enpresei aholkularitza ematea.

Bai deialdiaren oinarriak eta bai bertan parte hartzeko eskabide-orria Udal Elkartearen web orrialdean daude, deskargatzeko moduan:

http://www.urolakosta.org/

Informazio gehiago nahi duenak Urola Kostako Udal Elkartera jo dezake (943 89 08 08).