Festa batzordeak dei egiten die herriko txistulariei

San Nikolas bezperan, abenduak 5, herriko txistulariak bildu nahi ditu Festa batzordeak kalejira bat egiteko. Kalejira Herriko Plazatik abiatuko da 18:00etan.

Herrian jende asko ibili da noizbait txistua jotzen eta ahalik eta talde ugariena osatu nahi du Festa batzordeak

Hori dela-eta, deialdi zabala egiten die batzordeak herriko txistulari guztiei, egun horretako kalejiran parte har dezaten, festa giro alaian.

Entsaioa

Aurrez, entsaio bat egingo da parte hartu nahi duten guztiekin. Entsaioa azaroaren 26an izango da, larunbatarekin, 16:00etan, txistularien lokalean (frontoiko aldapan).