Txosna batzordeak oharra zabaldu du eta herritarrei eskatu die etxean pilatuta dauzkaten edalontzi berrerabilgarriak txosnara eramateko.
Honela dio Txosna batzordeak kaleratu duen oharrak:
Etxean pilatuta ditugun edalontziak ekarri txosnara!
Orioko Txosna batzordeak etxean ditugun baso berrerabilgarriak txosna nahiz tabernetan erabiltzeko deia egin nahi die oriotar guztiei.
Orioko Udalak Herrio natur taldearen eta Orioko Herri Ikastolaren laguntza izan ohi du baso berrerabilgarriak kudeatzeko. Baso asko erosten da urtero eta etxeetan ere pilatzen ari dira. Horregatik, etxean erabiltzen ez diren basoak trukatzeko eskaera egiten dugu. Ekarri txosnara! Eta, Aukeran Garbian Edan!