Txotxongilo emanaldia plazan.

Haurrei zuzendutako “Ostegunero” programaren barruan txotxongilo emanaldia izango da herriko plazan.

“Bihar” taldearen eskutik “Ipuin magikoak” txotxongilo emanaldia ikusi, eta bertako protagonistekin, ipuinean parte hartzeko aukera izango dugu.

Hiru ipuinek osatzen dute saioa, eta ipuinotan: sorginak, herensugeak, lamiak, loreak, tximeletak eta nahi duenean dariola jartzen den iturria agertzen dira.

EGUNA: abuztuak 5, osteguna.

TOKIA: herriko plazan.

ORDUA: 19:30.