TXOTXONGILOAK PLAZAN

Txotxongilo emanaldia izango da Orioko plazan, “Ostegunero” programaren barruan.

Ostegunero programaren baitan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, abuztuaren bukaera bitartean.

Programa horren barruan, Txotxongiloek euskal ipuinak kontatuko dituzte ostegun honetan, abuztuak 24arratsaldeko zortzietan hasita.

Ostegunero programako emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor usaina hondartza ingurura mugatu ez dadin.

Abuztuaren 24koaz gain, hauek dira datozen asteotan izango diren saioak:

Abuztuaren 31n, pailazoak: Kiki eta Koko.