Txu-txu trena ekainaren 25ean jarri da martxan eta ez da dagoeneko geldituko irailera arte.
Trenak herritik hondartzara bitarteko ibilbidea egingo du, egunero, honako orduetan: 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Aurten, gainera, Anibarko Porturaino luzatuko du ibilbidea. Momentuz, aste tarteko egunetan izango da hori; baina, gerora, asteburuetan ere bai.
Udalak erosi egin du aurten txu-txu trena eta, Arkupe elkartearekin adostu du horren gestioa.
Joan-etorriko txartelaren prezioa 0,60 eurokoa izango da.
Lehen bi egunetan, doan
Udalak erabaki du txu-txu trena doan izango dela ekainaren 25 eta 26an. Hortik aurrera, ordea, txartela erosi beharko da aldez aurretik, erabili ahal izateko.
Txartelen salmenta
Txartelak erosteko, honako tokietako batera jo behar da: Turismo bulegoa, kanpina, Il Gelato kafetegia, Azkue goxo denda, Oditz zapata denda, Olatu goxoki denda eta Kaiua taberna.