Txurrumuski elkarteak asteburu pasa antolatu du Azpeitian

Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzako irteera antolatu du Txurrumuskik, asteburu oso batean elkarbizitza egiteko. Azaroaren 29tik abenduaren 1a bitarteko asteburuan izango da irteera eta Azpeitiko aterpetxean hartuko dute ostatu gazteek.

Han hamaika jolas, tailer eta abenturaz gozatzeko aukera izango dute.

Izen-ematea

Irteeran parte hartu nahi duenak kultur etxera azaldu behar du azaroaren 14an, 18:30ean, izena emateko. Honako agiri hauek eraman behar ditu:

  • Izena emateko orria (Orion ikasten duten haurrei ikastetxean bertan emango diete; eta, bestela, Ametsa gaztelekuan edo kultur etxean ere jaso daiteke).
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • 45 euroko ordainketa egin izanaren agiria (ordainketa Laboral Kutxan egin behar da, zenbaki honetan: 3035 0182 18 1820021770)

Asteburuko egonaldirako honako gauzak eraman beharko dituzte gaztetxoek: lotarako zakua, pijama, toalla, txankletak, xaboia, hortzetako eskuila eta pasta, arropa erosoa, barruko arropa, zapatilak eta zira. Bestalde, debekatuta izango dute honako hauek eramatea: sakelako telefonoa edo bestelako gailu elektronikoak, dirua eta gozokiak.

Irteera azaroaren 29an izango da, 18:15ean, autobus geltokian.