Pello eta Nikolasa erraldoiak dantzatuko dituzten gazteak behar ditu Udaleko Festa batzordeak

Udaleko Festa batzordeak deialdia egin du, Pello eta Nikolasa erraldoiak dantzatuko dituzten gazteak ‘fitxatzeko’. Urtero behar izaten da jendea erraldoiak dantzatzeko eta Udalak jende-multzo bat osatu nahi luke, lan hori txandaka egin ahal izateko.

Egin beharreko lana ez da zaila; baina eskatzen du indar eta abildade pixka bat. Nolanahi ere, zerbait entsaiatuz gero, edozein gaztek egiteko modukoa da eta festetan parte hartzeko aukera polita da.

Udalak bilera batera deitu nahi ditu interesa eduki dezaketenak. Bilera kultur etxean egingo da azaroaren 12an, 20:00etan. Festa batzordeak bertaratzeko deia egiten die herriko gazte sasoikoei.