Txurrumuskik antolatuta, ibilaldia egingo dute DBHko gazteek Debatik Zumaiara

Debatik hasi eta Zumaiaraino joango dira, oinez, maiatzaren 4tik 5erako asteburuan.

DBHko gazteentzat antolatu du Txurrumuskik ibilaldia, eta parte hartzeko interesa dutenek Ametsa gaztelekuan eman behar dute izena apirilaren 17tik 19ra bitartean.

Ibilaldiaren prezioa 20 eurokoa da eta, izena ematerakoan, diru-sarrera egin izanaren agiria eraman behar da. Diru-sarrera honako kontu korrontean egin behar da: 3035 0182 18 1820021770, garbi adieraziz nork egiten duen.

Deba-Zumaia13