Txurrumuskik prest du udako ekintzen programa

TXURRUMUSKI

Hiru jarduera nagusi antolatuko ditu Txurrumuskik udan:

Udaleku Irekiak 2013

Noiz: Uztailean, goizez (09:00-10:00etatik 12:30-13:00etara)

Norentzat: Haur txikienak 2009an jaiotakoak izango dira, eta udalekuetan parte hartzeko gehienezko adina 12 urtekoa da.

Euskara: Urtero bezala, parte hartzeko, nahitaezkoa da haurrek euskaraz jakitea.

Oharra: Haurra udaleku irekietan matrikulatu eta gero norbaitek atzera egiten badu, ez zaio dirurik itzuliko.

Matrikulatzeko modua: Maiatzaren 22, 23 eta 24an, kultur etxean, 18:00etatik 19:30era. Izena ematerako, Txurrumuskik Laboral Kutxan daukan kontu honetan sartu behar da matrikularen dirua (75 euro):

3035 0182 18 1820021770

Kontzeptuan haurraren izena jarri behar da.

Informatzeko bilera: Izena eman duten guztiekin bilera egingo da kultur etxean maiatzaren 31n, 18:30ean

Izena emateko ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Izen-emateko orria
  • Haurraren osasun txartelaren kopia
  • Bankuko ordainagiriaren kopia
  • Hala nahi bada, etxera bakarrik joateko baimena
  • Hala nahi bada, argazkiak ateratzeko baimena

Beharrezkoa da izena emateko pauso guztiak eta datak errespetatzea; bestela, haurra ez da onartua izango.

Gazte Abenturak 2013

Noiz: Abuztuaren 1etik 15era, goizeko 09:00etan Orioko ikastolan geratuko dira apuntatzen direnak. Hortik aurrera, abentura hasiko da: bizikleta martxak, jolasak, kirolak, abenturazko egun-pasak, irteerak igerilekuetara… Hamabostaldia bukatzeko, hiru eguneko irteera izango da aterpetxe batera.

Normalean, goizeko ekintzak izango dira, 9:00etatik 13:00etara; baina egun dezente izango dira bereziak.

Izena emateko: Maiatzaren 22, 23 eta 24an, kultur etxean, 18:00etatik 19:30era.

Izena emateko:

  • 3035 0182 18 1820021770 kontu zenbakian 85 euro sartu, kontzeptuan gaztearen izen-abizenak jarrita. Agiria jaso, kultur etxean entregatzeko.
  • Izen-emate orria behar bezala beteta entregatu.
  • Osasun txartelaren kopia.

Beharrezkoa da izena emateko pauso guztiak eta datak errespetatzea; bestela, haurra ez da onartua izango.

Informatzeko bilera: Izena eman duten guztiekin bilera egingo da kultur etxean maiatzaren 31n, 19:00etan

Uda Txokoa 2013

Azken urteetako beharrak kontuan hartuta, 2010ean jaiotakoentzat eskainitako udako uda txokoa zerbitzua jarriko du Txurrumuskik aurten. Jolas, abesti eta jostailuekin ekintza ludikoak egiteko txoko ezin hobea.

Uztailean izango da, astelehenetik ostiralera, ikastolan, 9:00etatik 12:30-13:00etara bitartean.

Uda Txokoa izeneko zerbitzu honek Txurrumuskiren Udaleku Irekien funtzionamendu antzekoa izango du; baina desberdintasun hauek izango ditu:

  • Sarrera eta irteerak ikastolako ate desberdinetatik egingo dira.
  • Eguneroko planak lasaiagoak izango dira, errutina gehiagokoak.

Izena emateko:

  • 3035 0182 18 1820021770 kontu zenbakian 85 euro sartu, kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarrita. Agiria jaso, kultur etxean entregatzeko.
  • Izen-emate orria behar bezala beteta entregatu.
  • Osasun txartelaren kopia.

Beharrezkoa da izena emateko pauso guztiak eta datak errespetatzea; bestela, haurra ez da onartua izango.

Informatzeko bilera: Izena eman duten guztiekin bilera egingo da kultur etxean maiatzaren 31n, 18:00etan