Udako lanpostuak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.

Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da (udaltzain laguntzaile lanposturako ezik), eta langabetua. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

? Zaindaria kanpinerako (hiru lanpostu)

? Kabinen garbitzailea (lanpostu bat)

? Kanpineko komunen garbitzailea (hiru lanpostu)

? Udaltzain laguntzailea (bost lanpostu)

Aldikako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Martxoaren 6tik 31ra bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak.

Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko frogak 2006ko apirilaren 22an egingo dira Orioko kultur etxean, goizeko bederatzietan hasita.