Udako lanpostuak 2012

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.

Deialdian parte hartzeko oriotarra eta langabetua izan behar da. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK

LANPOSTUAK

? Zaindaria kanpinerako (lau lanpostu)

? Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)

? Kanpineko komunen garbitzailea (hiru lanpostu)

? Udaltzain laguntzailea (bi lanpostu)

Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Martxoaren 5etik 30a bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko frogak 2012ko apirilaren 28an egingo dira Orioko kultur etxean, goizeko bederatzietan hasita.