Udalak deialdia egin du, udan hainbat lanpostu betetzeko, aurreko urteetan bezala.
Deialdian parte hartzeko langabetua eta Orion 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenago erroldatua izan behar da. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.
LANPOSTUAK
• Kanpineko komunen garbitzailea(2 lanpostu)
• Antilla Hondartzako Kabinen garbitzailea(3 lanpostu)
• “Txu-txu” trenaren gidaria (2 lanpostu)
Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
Martxoaren 6tik 31ra bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko probak 2015eko apirilaren 25ean egingo dira Orioko Ikastola berriko Areto Nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak www.orio.eus orrialdean argitaratuko dira.