Udal garajeak erosteko edota errentan eta kontzesioan hartzeko aukera dute herritarrek

Udalak hainbat garaje ditu Mendibeltz futbol zelaiaren azpian eta Karela kiroldegiaren azpian eta herritarrei gogorarazi nahi die aukera daukatela garaje horiek erosteko, errentan hartzeko edota kontzesioan hartzeko.

MENDIBELTZ FUTBOL ZELAIAREN AZPIKO GARAJEAK

Udalak Mendibeltz futbol eta sofbol zelaiaren azpian dauzkan garajeak bi eratara eskura daitezke: salmentan eta errentan.

Garaje guztiak itxiak dira eta 16,50 metro karratuko azalera dute, gutxi gorabehera.

Salgai dauden garajeak 20.000 eurotan (BEZ aparte) eros daitezke.

Errentan daudenak, berriz, honako prezioan eskaintzen dira: 61,40 euro/hileko (BEZ aparte). Komunitate gastuak kanpo daude. Errenta-kontratuak urte beteko iraupena izango du, luzatzeko aukerarekin.

KARELA KIROLDEGIAREN AZPIKO GARAJEAK

Karela kiroldegiaren azpiko garajeak irekiak dira: marrak, alegia. Plaza horiek kontzesioan ematen ditu Udalak 29 urterako; hau da, 2042. urtera arte.

Kontzesioaren prezioa, momentu honetan, 6.906 eurokoa da. Kontzesiodunak hasieran ordaintzen du diru-kopuru hori eta, horren truke, garaje-plaza erabiltzeko eskubidea jasotzen du 2042. urtera arte

BALDINTZAK

Garaje horietako bat errentan edo kontzesioan hartu ahal izateko, bi baldintza hauek bete behar dira:

  • Oriotarra izatea edo Orion lan egitea
  • Udalarekin zorrik ez izatea.

Udalaren garajeetako bat erosi edota erabili nahi dutenek udaletxeko bulego teknikora jo behar dute, informazioa jasotzeko eta tramiteak bideratzeko.