Udala eta Aldundia elkarlanean ari dira, kiroldegiko instalazioak hobetzeko

Elkarlan horren barruan, hitzarmena sinatu zuten ostiralean, azaroak 17, Jose Angel Zaldua alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuko diputatuak, Orioko udalbatzarraren aretoan. Hitzarmen horri esker, Udalak 51.160 euro jasoko ditu aurten egin dituen hainbat lanen gastuetarako (igerilekuko leihoak aldatzea, igerilekua inguratzen duen rejilla berritzea, pista nagusiko ituteak konpontzea…)

Mutiozabalera bisita

Ondoren, Itxasok eta Udaleko ordezkariek Mutiozabaleko ontziola bisitatu zuten. 2016ko hasieran Aldundiak eta Udalak hitzarmen bat izenpetu zuten Udalak ontziola erosteko eta, geroztik, hura konpontzeko lanak egin ditu Udalak. Aldundiak 47.981 euro jarri zituen horretarako.

Denis Itxaso Kulturako Diputatuak gogora ekarri zuen Gipuzkoak itsasoarekin eta ontzigintzarekin izan duen lotura. Lotura horrek emakume eta gizonen bizimodua baldintzatu du. “itsasoa gure nortasuna da eta Aldundiatik ahalegin berezia egiten dugu ondare hori bizirik mantentzeko. Ontziola hau euskal ontzigintzaren tradizioaren erakusle bikaina baita eta guri dagokigu memoria bizirik mantentzea eta horretarako ezinezkoa da gure ondarea babestea”.

171117Mutiozabal