Udalak 13 panel instalatu ditu herrian, kartelak-eta jartzeko

Udalak kolore urdineko 13 panel instalatu ditu Orioko toki jakinetan, herriko talde eta norbanakoek erabili ditzaten beren kartelak eta oharrak jartzeko.

Panelak instalatzeko proposamena Kultur Mahaiak egin zuen, ikusita herrian ez zegoela toki finkorik kartelak-eta jartzeko. Bi helburu bete nahi ditu Udalak panel horiek jarrita: kartelak jartzeko toki zehatzak izatea herrian, batetik, eta txukuntasunean irabaztea, bestetik.

Aurrerantzean, hortaz, Udalak eskatzen die herriko talde eta eragileei beren kartelak panel horietan jartzeko eta ez erabiltzeko bestelako tokiak.

Panelak herri osoan jarri ditu Udalak; zehazki, toki hauetan:

  • Eusko Gudari kalearen hasieran (Xixario parean)
  • Eusko Gudari 5 (Uranga burdindegiaren ondoan)
  • Pilotalekurako pasabidean
  • Kosta tailerrean
  • Hondartza bidean
  • Abaromendi inguruan
  • Iturbide kalean
  • Musika eskolan
  • Kiroldegi ondoan
  • Anbulatorioaren ondoan
  • 634 errepidearen zubi azpian
  • Anibarko Portuan
  • Tren geltokian