Udalak apirileko eta maiatzeko kultur agenda argitaratu du

Udalak argitaratu berri du apirileko eta maiatzeko kultur agenda.

Honako hauek dira programatutako ekitaldiak:

APIRILAK 17, OSTIRALA

22:30 Joseba Irazokiren kantaldia kultur etxean. Doan da, baina gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean.

APIRILAK 18, LARUNBATA

10:00 Gosari-tertulia Salatxo aretoan, Orioko Curriculuma Sortzen taldeak antolatuta. Gaia: Orio eta oriotarron historia.

APIRILAK 19, IGANDEA

12:00 6. Kros Txikia hondartza inguruan, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.

APIRILAK 23, OSTEGUNA. LIBURUAREN EGUNA

Liburutegian e-book bat zozketatuko da martxoko eta apirileko erabiltzaile helduen artean.

19:00 Saio irekia partaidetzazko aurrekontuei buruz, Salatxo aretoan

APIRILAK 24, OSTIRALA

22:30 Zwekere taldearen kontzertua kultur etxean. Doan da, baina gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean.

APIRILAK 25, LARUNBATA

18:00 Danbolin musika eskolako bandaren eta Loatzo musika eskolako bandaren kontzertua, Ikastola aurreko plazan.

MAIATZAK 3, IGANDEA

Goiz eta arratsalde Artisautza azoka Herriko Plazan.

Goizean, Kataluniatik etorritako erraldoiak ibiliko dira kalez kale.

MAIATZAK 7, OSTEGUNA

19:00 Mahai-ingurua kultur etxean udal hauteskundeetara aurkeztuko diren talde politikoekin, Karkara taldeak antolatuta.

MAIATZAK 8, OSTIRALA

22:30 ‘100m2’ antzerkia kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da bertan. Prezioa: 5 euro.

MAIATZAK 9, LARUNBATA

11:00 Bizikleta martxa herriko naturguneak ezagutzeko, Herrio taldeak eta Orioko Curriculuma Sortzenek antolatuta.

MAIATZAK 11-22

Goiz eta arratsalde Pintura erakusketa kultur etxean: Juan Mari Olaizola pintorearen ‘Artetik artera’

MAIATZAK 14, OSTEGUNA. BALEAREN EGUNA

18:15 Miriam Mendoza ipuin-kontalaria kultur etxean, 5-8 urteko haurrentzat: ‘Roland pirata eta Pello arpoilaria; itsaso zabaleko istorioak’.

MAIATZAK 15, OSTIRALA

22:30 ‘Arnasak’ musika emanaldia kultur etxean, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenarekin.  Doan da, baina gonbita aldez aurretik hartu behar da kultur etxean.

MAIATZAK 22, OSTIRALA

22:00 ‘Giranice’ taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrera doan.

MAIATZAK 29-31

Goiz eta arratsalde Garagardo azoka Herriko Plazan, arraun elkarteak antolatuta.

MAIATZAK 31

Kukuarri eguna, Talai Mendi elkarteak antolatuta.

OHARRAK

Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean

Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera