Kros Txikia igandean: udaltzaingoaren oharra

Orioko Zaragueta Herri Eskolak 6. Kros Txikia antolatu du apirilaren 18an, igandearekin, 12:00etan.

Hori dela eta, Udaltzaingoak jakinarazten du honako aldaketak egingo dituela ibilgailuen zirkulazioari dagozkionak:

  • Abaromendi 1-26 zenbakidun kale tartea trafikoari itxita egongo da. Bertan aparkatzea DEBEKATUTA izango da goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean.
  • Hondartza bidean ere, Abaromendi kaleko bidegurutzetik kanpineko sarrera arte, DEBEKATUTA izango da ibilgailuak aparkatzea.
  • Abaromendi 1-26 inguruko bizilagunei gomendatzen diegu, egun horretan autoa erabili behar badute, ibilgailua eremu horietatik kanpo uztea.
  • Hondartzara eta Antilla kalera joan behar duten ibilgailuek txandaka igarotzeko aukera izango dute.

Herritarrei, eskatzen diegu udaltzainekin eta antolatzaileekin kolaboratzea, eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.