Udalak argitaratu ditu gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako teknikari plazaren lehiaketako onartuen eta baztertuen zerrendak

Udalak abian du deialdi bat, gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamenturako maila ertaineko teknikari lanpostu bat hornitzeko.

Deialdi horren barruan Udalak argitaratu berri du onartuen eta baztertuen zerrenda eta publiko egin du, interesatuek jakin dezaten. Zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baina gaurtik aurrera ikus daiteke hemen:

Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko deialdia. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (PDF)