Udalak bat egiten du atzoko eraso matxista salatzeko elkarretaratzearekin

Atzo iluntzean eraso matxista bat izan zen Orion eta, hori salatzeko, Xaltxerak taldeak elkarretaratzea deitu du gaurko. Elkarretaratzea 19:00etan izango da Herriko Plazan, «Erasorik ez erantzunik gabe» lelopean.

Udalak bat egiten du Xaltxerak taldeak antolatu duen elkarretaratzearekin. Orioko Udalak ez du horrelako erasorik onartuko eta irmo jarraituko du lanean indarkeria matxistarik gabeko herri baten alde.

IndarkeriaMatxistarikEz