Udaleko Merkataritza batzordeko buruak, Miriam Urangak, bilera egingo du herriko merkatariekin datorren asteazkenean, urtarrilak 11, 14:00etan hasita.
Bilera udaletxean egingo da eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:
1.- Aurreko aktaren irakurketa
2.- 2011ko diru laguntzen zuriketa
3.- Erakusleiho lehiaketataren balorazioa
4.- 2012rako ekintzen proposamenak
5.- 2012rako helburuak
6.- Oriora.com webguneko mapan denden kokapen pertsonalizatua
Herriko dendari eta tabernari guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzera.