Udalak edadeko jendea aktibatu nahi du udan

Edadeko jendeak udan jarduera fisikoa egin dezan bultzatu nahi du Udalak.

Kirol batzordeak bideratzen du ekimena eta helburua hau du: udako bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, aukera ematea Orioko edadetuei jarduera fisikoa egin dezaten.

Parte hartzeko, kiroldegian eman behar da izena. Prezioa sinbolikoa da: 3 euro hilabete bakoitzeko.

Jarduera astean hirutan izango da: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. 10:30ean hasi eta 11:30ean bukatuko da.

Eguraldi ona egiten duenean, parte-hartzaileak hondartzaraino joango dira oinez, kiroldegitik abiatuta, eta han ariketa-sorta bat egingo dute, gero, ostera, oinez bueltatzeko. Euria ari duen egunetan, berriz, ariketak kiroldegian bertan egingo dituzte.