Udalak erabaki du dagoeneko nork beteko duen kanpineko harrerako eta turismo bulegoko lanpostua aurtengo udako denboraldian

Udalak lanpostu baten deialdia egin zuen, aurtengo denboraldian kanpineko harreraran eta turismo bulegoan lan egiteko. Aukeraketa-proben emaitzak aztertuta, Udalak erabaki du dagoeneko nork beteko duen lanpostu hori.

Aukeraketa-probetan puntuaziorik altuena lortu duena eta, beraz, denboraldiko lanpostu hori eskuratu duena Iera Ondarra Zubeldia izan da. Udalak bi ordezko ere izendatu ditu, beharra sortuko balitz erabiltzeko: Naiara de la Hoz Arregi eta Oihana Gurrutxaga Vivas.

Guztira, 8 lagun aurkeztu ziren lanpostura eta horietatik lau deialditik kanpo geratu ziren, eskakizunen bat betetzen ez zutelako.

Hemen ikus daiteke iragarkiaren PDFa.