Udalak eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarlan bidean abiatzeko

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia Orioko udalbatzarraren aretoan egin da, gaur eguerdian eta bertan parte hartu dute Be

Orioko Udalak diru-laguntzak eman ohi ditu, garapen-bidean dauden herrietan proiektuak sustatzeko, eta, hitzarmenaren bidez, egoki ikusi du lan-ildo berri bat hastea, Garabide elkartearekin batera, aurrerantzean hizkuntza normalizatzeko egitasmoak ere sustatuz.

Garabide elkartea

Garabide elkarteak urteak daramatza garapenerako euskal lankidetzaren barruan kooperazio ildo berri bat lantzen: garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen. Elkartearen helburuak hauek dira:

  1. Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta.
  2. Norabide horretan, munduko Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu horiek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor batzuetan gauzatzen dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.
  3. Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.

Hitzarmenean hartutako konpromisoen arabera, Udalak 4.000 euro emango dizkio Garabide elkarteari, nasa eta kitxua hizkuntzak biziberritzeko proiektuak indartzeko.