Orioko Udalak Euskaraz bizi-bizi
izeneko egitasmoa landu du, Euskararen Aholku batzordearen bitartez, eta egitasmo horren jendaurreko aurkezpena egingo du ostiralean, apirilak 19.
Egitasmoaren helburu nagusia herritarren hizkuntz kontzientziazioan eragitea da, euskaldun kontzienteagoak eta proaktiboagoak sortzeko.
Aurkezpen-ekitaldia 19:00etan izango da udaletxean, udalbatzarraren aretoan, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.
Herriko talde eta elkarteak gonbidatu ditu Udalak
Udalak herriko talde eta elkarte guztiak gonbidatu ditu aurkezpen-ekitaldira, lehen eskutik jakin dezaten egitasmoa zertan den. Udalak herritarren inplikazioa lortu nahi du egitasmoan eta, horregatik, inportantea iruditzen zaio, hasieratik beretik, ahalik eta parte-hartzerik handiena lortzea.
Erakundeetako ordezkariak
Aurkezpen-ekitaldian, alkateaz eta Udaleko Euskara batzordeko zinegotziez gain eta herriko taldeetako ordezkariez gain, euskararen alorrean lanean ari diren hainbat erakundetako ordezkariak ere izango dira:
- HPSko Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkue.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua.
- Kontseiluko koordinatzaile Iker Salaberria.
- UEMAko presidente Maren Belastegi