Udalak gogorarazten die herritarrei traste zaharrak biltzeko zerbitzua etenda dagoela

Herritar gehienak zuzen eta zintzo ari dira betetzen konfinamendu-garai honetan administrazioak ezarritako arauak, baina, tarteka, badira salbuespenak (ikusi argazkia).

Jakina denez, Urola Kostako Udal Elkarteak traste zaharrak biltzeko zerbitzua eten egin zuen konfinamendua indarrean jarri zenean eta hala adierazi zien herritarrei. Zerbitzu hori etenda dago geroztik, bestelako abisurik eman arte. Herritar batzuek, hala ere, etxeko traste zaharrak eta altzariak kalera ateratzen segitzen dute eta Udalak oharra argitaratu du, gogorarazteko debekatuta dagoela trasteak ateratzea bilketa-zerbitzua etenda dagoen bitartean.

Zerbitzua berriro abian jartzen denean, Udalak jakinaraziko du ohiko bideak erabiliz.