Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Europako Kirol Astea dela-eta

Orioko Udalak ekitaldi-programa bat antolatu du Europako Kirol Astearen barruan eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.

Programa osatzeko, Orioko atletismo taldearen eta kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresaren laguntza izan du. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak:

Irailak 25, astelehena

17.00-18:00 ATLETISMOA PILOTALEKUAN

Kamel Ziani eta Aitor Rubiorekin. 12 urtetik gorakoentzat

Irailak 28, osteguna

17.00-19:00 ATLETISMOA PILOTALEKUAN

Kamel Ziani eta Aitor Rubiorekin. 8-12 urtekoentzat

Irailak 27-30

MASTER CLASS SAIOAK KIROLDEGIAN

beactive17