Orioko elkarteek apirilaren 19a arteko epea izango dute, diru-laguntzak eskatzeko.
Udalak kaleratu berri ditu 2010ean kultura, gazteria, ingurumen eta aisialdi jarduerei diru-laguntzak emateko oinarriak.
Orioko elkarteek, diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, eskaera orria aurkeztu beharko dute udaletxean edo kultur etxean. Oinarri horiei buruzko dudarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo behar dute interesatuek, eta kultur teknikariarekin hitz egin.
Oinarriak eta bete beharreko agiriak eskuratzeko, jo honako helbidera eta bertatik deskargatu: