Udalak publiko egin ditu azaro-abenduetan egindako parte hartzeko prozesuaren emaitzak

Udalak Orioko ekipamenduei buruzko parte hartzeko prozesua egin du azaroan eta abenduan, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Herritar ugarik parte hartu du egin diren hiru bileretan eta orain, behin prozesua bukatuta, Udalak oriotar guztien eskura jarri ditu prozesuan sortu diren dokumentuak:

Udalak kontuan hartuko ditu prozesuaren emaitzak, datozen urteotako inbertsio-planak erabakitzerakoan.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten guztiei, beren laguntzagatik eta erakutsi duten jarrera prestuagatik.