Azken aldian oso maiz gertatzen ari dira txikizioak herriaren ondasunetan: kultur etxearen atzeko igogailua hiru aldiz hondatu dute oso denbora gutxian, Muntoko zakarrontziak txikitu egin dituzte, Arraun Elkarteak errio ertzean behin-behinean jarritako pantalanean sua egin dute? Bandalismo ekintza horien egileek kalte handiak sortu dituzte, konpontzeko oso garestiak direnak. Esan beharrik ez dago kalte horiek guztiak herritarren dirutik ordaintzen direla eta, beraz, gu guztiona dela arazoa, azken batean.
San Pedro bezpera honetan, Udalak dei egin nahi die oriotar zein kanpotarrei jaia alai gozatzeko, dagokion eran. Ondo pasa, pasa gabe.