Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du apirilaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- – Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2006ko martxoaren 28ko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
- – ?EPAILE ARTEAN? Euskal Herriko Bake Epaileen Elkarteak aurkeztutako mozioa, Erregistro Zibileko Legea eta Erregelamenduaren aldaketari buruz.
- – AMNESTY INTERNACIONAL Taldeak aurkeztutako mozioa, Armak kontrolpean kanpainaren barruan.
- – PSE-EE Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Irisgarritasun Legea betetzeko behar den finantzazioari buruz.
- – PSE-EE Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, Pablo Ibarrek beste errekurtso bat aurkezteko laguntza emateari buruz.
- – Eskariak eta galderak.