Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ekainaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
- Onartzea, egoki bada, 2005eko apirilaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
- Onartzea, egoki bada, Udal honen 2004ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Aurrekontuaren Kontu Orokorra.
- Onartzea, egoki bada, 2005ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udal honen Aurrekontu propioaren kredituen aldaketarako 4/2005 zenbakidun espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
- Deuseztatzea, egoki bada, JOSE JOAQUIN GOICOECHEA eta Orioko Udalak 2003ko ekainaren 1ean sinatutako kontratu administratiboa, Orioko Antilla hondartzako 3 zenbakidun eraikinean baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiaketarako.
- Atxikitzea, egoki bada, EUDEL-k eta IBERDROLA, S.A.-k (merkataritza) sinatutako Lankidetza Hitzarmenari, gasaren eta argindarraren hornikuntza kontratuen eraginkortasuna hobetzeko eta tasaren kudeaketa errazteko udal ondare publikoaren erabilera pribatuagatik edo aprobetxamendu bereziagatik.
- Atxikitzea, egoki bada, EUDEL-k eta NATURCOP REDES, S.A.U.-k sinatutako Lankidetza Hitzarmenari, Udalen aldetik tasa kudeatzeko udal ondare publikoaren erabilera pribatuagatik edo aprobetxamendu bereziagatik.
- Udalbatza hau osatzen duten EAJ-PNV, EA eta PSE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan izaten ari diren manifestazioen aurrean Marokkoar okupazio indarrek erakutsitako errepresio bortitzaren aurrean.
- Orioko Udaleko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, lesbiana, gay eta bixesualen eskubideen berdintasun osoaren alde.
- Orioko Udaleko Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, Erosketa eta Kontratazio Berdearen alde.
- Emeterio Iribar Sorazuk aurkeztutako mozioa, kontu guztien gainetik herriko borondatearen alde.
- Eskariak eta galderak.