Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteartean, apirilak 5

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Martxoaren 10eko 88/2016 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 1/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea onartzen da, ordainketa-kredituak txertatzeko modalitatean, 2015eko aurrekontutik indarrean dagoen 2016ko aurrekontura.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 2/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua gehitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalak aldatzea, Orioko Danbolin Musika Eskolako 2016-17 ikasturteko irakaskuntza-tasei dagokienez eta kiroldegiaren erabilera-tasei dagokienez.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko zarata-mapari.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren bigarren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko kale-garbiketa zerbitzua kontratatzeko klausula administratibo partikularrak eta baldintza teknikoen orria.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko hondakin solido urbanoen bilketa eta garraio zerbitzua kontratatzeko klausula administratibo partikularrak eta baldintza teknikoen orria.

8.- Onartzea, egoki bada, EHBildu udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen autobus-zerbitzu publikoari buruz.