Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren honako bilkuretako akten zirriborroak: 2017ko martxoaren 28ko, maiatzaren 30eko eta uztailaren 26ko ohiko bilkurak; eta 2017ko apirilaren 5eko eta ekainaren 26ko ezohiko bilkurak.
2.- Aitziber Campos Morey zinegotziak aurkeztu duen idatziaren berri ematea. Idatzian dio uko egiten diola bere dedikazio partzialari.
3.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izango duena.
4.- Onartzea, egoki bada, itsas-lehortar jabari publikoko 2.981 m2-ko okupazioaren lagapenerako baldintzak eta preskripzioak. Lagapena Ibai-Ondo ibilbideko pasealekua legeztatzeko izango litzateke, bide eta aparkalekuen zabalera murriztuz bidegorri bat egokitzeko.